TOKIKO NEGOZIOEN ERAKUSLEIHOAK DINAMIZATZEKO PROIEKTUA

TOKIKO NEGOZIOEN ERAKUSLEIHOAK DINAMIZATZEKO PROIEKTUA

2023ko urriaren 5tik abenduaren 31ra

Getxoko Udalak finantzatutako proiektu honen bidez, jarduerak ikustera joaten diren oinezkoen eta/edo bezeroen arreta erakarri nahi da, haien jarduera ekonomikoa sustatuz eta bultzatuz.

Ekimen hau iraupen laburreko antzerki-ikuskizunak egitean datza. Koreografia baten bidez, aktore profesionalek istorio bat kontatzen diote publikoari, parte hartzen duen establezimendu bakoitzean eskaintzen dituzten produktuak eta/edo zerbitzuak ezagutarazteko. Pieza dramaturgikoak proiektuan parte hartzen duen negozio bakoitzerako pertsonalizatuak dira, baina guztiek dinamika eta “egiteko modu” bera dute.

Emanaldiak azaroaren 13ko eta 20ko asteetan izango dira, ostegun, ostiral eta larunbatean. Parte hartzen duen establezimendu bakoitzaren erakusleihoan edo kanpotik ikus daitekeen gune batean egiten den antzerki-emanaldi bakoitzerako, ekintza behar bezala garatzeko beharrezkoak diren jantziak, attrezzoa, baliabide tekniko materialak eta giza baliabideak daude.

Era berean, profesional talde batek parte hartzen duten establezimenduetan egindako jarduera bakoitzaren bideoak grabatu eta editatzen ditu, eta horiek kanal digitalen bidez zabaltzen dira, Getxoko negozioak sustatzeko eta haien garrantziaz eta horietan erosi eta kontsumitzeko beharraz jabetzeko. Gainera, materiala proiektuan parte hartzen duten negozioen eskura jartzen da, beren komunikazio-kanaletan erabil dezaten.

 

ESTABLEZIMENDU PARTE-HARTZAILEAK

EnpresaHelbideaTelefonoaWeb orria
AM INTERIORISMO BIDEBARRIETA, 2 · 48930GETXO 946548903
BABOR CENTRO DE ESTETICA ALANGOBARRI, 3 · 48992Getxo 946 025 702
BASOAN MERKATU ORGANIKOA JUAN BAUTISTA ZABALA, 5 · 48.991Getxo 635844251
COLORES C/PARTICULAS DE CLUB, S/N, 48930, LAS ARENAS, GETXO · 944647212
EL ARKA KRESALTXU, 2 · 48930Getxo 611526866
LOLISIMA LAS MERCEDES, 28, 48930, GETXO · 946948699
MSP INTERIORISMO NOVIA SALCEDO, 3-LOCAL 3 · 48930Getxo 946613931
NATURAL OPTICS AVDA BASAGOITI ET 55, 48991, GETXO · 944301219
OBJETO CLUB, 2 · 48930Getxo 722326073
PANTALLAS ARTESANAS J46 AVDA SALSIDU ET 12 · 48991Getxo 944308107
PELUQUERIA YOLANDA ABERASTURI AVDA LAS ARENAS-AREETA ET 2, 48930, GETXO · 944647884
SNOOPY TELLETXE, 9, 48991, ALGORTA, GETXO · 48991GETXO 944600972

 

"ERAKUSLEIHOEK BIZIA HARTZEN DUTE GETXON" PROIEKTUAREN BALORAZIO-INKESTA

BALORAZIOA (1etik 10era puntuatu dagokion laukitxoan, gutxien baloratutakoa 1 eta gehien baloratutakoa 10 izanik) eta IRADOKIZUNAK
DATAK (azaroko bigarren hamabostaldia)
ANTZERKI EMANALDIEN KALITATEA
ANTZERKI EMANALDIEN IRAUPENA (6 minutuko 2 emanaldi parte-hartzaile bakoitzeko)
ANTZERKI EMANALDIETARAKO KONTRATATUTAKO AKTOREEN KALITATEA
ANTZERKI EMANALDIETAN ERABILITAKO ARGI ETA SOINU EKIPOAREN KALITATEA
EMANALDIETAN SORTUTAKO BIDEOEN KOPURUA ETA KALITATEA (banakako bideo 1 parte-hartzaile bakoitzeko)
ELKARTEAK JARDUERAK ETA BIDEOAK EGITEKO KONTRATATUTAKO ENPRESEN ARRETA ETA KUDEAKETA
PROIEKTUAREN EUSKARRI GRAFIKOAK ETA IKUS-ENTZUNEZKOAK
PROIEKTUAREN ETA PARTE HARTZEN DUTEN NEGOZIOEN HEDAPENA
BETE AL DITUZU ZURE ITXAROPENAK EKIMENEAN PARTE HARTUZ?
PARTAIDETZAREN KOSTUA
PROIEKTUAREN EDIZIO BERRI BATEAN PARTE HARTUKO ZENUKE 2024an?
HOBETZEKO IRADOKIZUNAK ETA PROPOSAMENAK

IDENTIFIKAZIOA (Ez bete datu hauek nahi ez baduzu)

ESKERRIK ASKO ZURE LAGUNTZAGATIK
×
×