NEWSLETTER EDIZIOA - Getxo Enpresa
NEWSLETTER EDIZIOA
Zerbitzu hau establezimenduaren, merkaturatzen diren produktu edo zerbitzuen, datu interesgarrien eta abarren informazioa jasotzen duten informazio-buletin digitalak editatzean datza, negozioaren ohiko eta izan daitezkeen bezeroei bidaltzeko, eta honako hauek barne hartzen ditu
- Zerbitzua sinatzen duen establezimendu bakoitzarentzat 6 informazio-buletin digital argitaratzea. Hasiera batean, hilean behin egiten dira, otsaila eta uztaila bitartean..
- Negozioari buletin digitalak bidaltzeko eta newsletterra kudeatzen jarraitzeko aukera emango dion eskuliburu bat edukitzea eta beharrezko aholkularitza ematea, zerbitzua amaitzen denean..
Zerbitzua gauzatzeko faseak:
-
- Negozioak informazio-buletin digitaletan transmititu nahi duen informazio mota ezagutzeko aurretiko bilera.
- Newsletter bakoitzean establezimendu bakoitzerako garatu beharreko gaiak bateratzea eta planifikatzea.
- Buletinak egitea eta bidalketa egiteko aholkularitza ematea.
- Estatistiken txostena bidaltzea: egindako buletin bakoitzeko irekiera-kopurua, huts egindako mezuak, klikak
Elkartearen barruan dauden Getxoko saltokiek, ostalaritza-negozioek eta zerbitzu-negozioek erabil dezakete zerbitzua.
Zerbitzu honetan izena eman nahi baduzu, ondorengo formularioaren bidez egin dezakezu edo elkartera email bat bidaliz (info@getxoenpresa.com), zure izen komertziala 2024/02/16 baino lehen adieraziz.