WhatsApp Business aplikazioko trikimailuak negoziorako - Getxo Enpresa
WhatsApp Business aplikazioko trikimailuak negoziorako
- Profila pertsonalizatzea: erabiltzaile-izena, telefonoa eta egoera gehitzeaz gain, beste elementu batzuk gehitu ditzakezu negozioa laburki identifikatzeko, adibidez: ordutegiak, webgunea, helbide elektronikoa…
- Produktu-katalogoa sortzea: funtzio hau oso erabilgarria da negozioaren kontaktuek, webgune batera joan edo txatetik fitxategiak jaso beharrik gabe, negozioaren salgai erabilgarriak bistaratu ahal izateko.
- Erantzun arinak programatzea: mezu pertsonalizatuen funtzioak erabiltzea ongietorri-mezuak programatzeko, bai eta absentzia-mezuak ere, zalantzei edo iruzkinei erantzuteko inor ez badago. Mezu horiek guztiak automatikoki aktibatzen dira pertsona batek elkarrizketa bat hasten duenean, eta hori onuragarria da bezeroaren arreta hobetzeko.
- Bezeroak sailkatu eta etiketatzea: “txaten etiketatzea” aukera erabiltzea gomendatzen dugu bezeroak sailkatzeko, haien kokapenaren, ordainketaren egoeraren eta abarren arabera.
- Kontua Facebook Business Managerekin konektatzea: “mezu” helburuak dituzten publizitate-kanpainak egitean, Facebook eta Instagrameko iragarkien administratzaileak WhatsApp Business kontu baten kide egiteko aukera ematen du. Horrek esan nahi du pertsona batek iragarkiaren barruan klik egiten badu, zehazki “mezua bidali” botoian, elkarrizketa bat agertuko zaiola WhatsAppen, negozioaren telefono-zenbakiarekin.
- Kontua lotzea CRM sistemarekin: CRM (Customer RelationShip Managment) sistema batek datu-base gisa funtzionatzen du, non erabiltzaileen, bezeroen eta abarren informazio guztia biltegiratzen den.
Ondorioz, WhatsApp Business plataforma bikaina da bezeroekiko interakzioak estrategikoki kudeatzeko, eta onuragarria negozioaren marketin-, salmenta- eta bezeroarentzako arreta-prozesuak kontrolatzeko.