Instagram shopping - Getxo Enpresa

Instagram shopping

Nola konfiguratu Instagram shopping?

Funtzionalitate hori erabili nahi duten negozioek zenbait baldintza bete behar dituzte:

  • kontua enpresa-profil gisa konfiguratuta izatea.
  • Facebook enpresa kontu bat izatea.
  • webgune ofizialean produktu fisikoak saltzea.

Aurreko baldintzak betez gero, hurrengo urratsa konfiguratzea da:

  1. Instagrameko merkataritza-kontua Facebookekin lotzea:
  • joan profilera eta sakatu “profila editatu”
  • joan “enpresako informazio publikoa” atalera eta sakatu “orrialdea”

Ondoren, Instagramera itzuli eta negozioaren e-Commerce duen Facebookeko orria sartu behar da amaitzeko.

  1. Produktu-katalogoa konektatzea:

Facebookeko orrialdean katalogo bat baldin badago, lotu baino ez da egin behar; bestela, bat sortu behar da Facebook Business Manager bidez.

  1. Merkataritza-kontuaren berrikuspena eskatzea:

hori egin behar da Instagramek egiazta dezan e-Commerce negozioarena dela, egun batzuk behar izaten ditu.

  1. Instagramen erosketa funtzioa aktibatzea:

Merkataritza-kontua ontzat eman ondoren, “Instagramen erosketak konfiguratu” aukera egongo da eskuragarri “negozioen” barruan, aukeren menuan.

Funtzionalitate horri buruzko informazioa duen leihoan, sakatu “Hasi”.

Negozioaren katalogoa lotu, berri bat sortu edo zerrendan dagoen bat erabili beharko da.

Ondoren, artikuluak dauden negozioaren webguneko URL helbidea sartu behar da. Web helbidea dagokion eremuan itsatsi behar da, eta “hurrengoari” eman.

×
×