GETXOKO ERAKUSLEIHOEN 34. LEHIAKETA, 2024
Del 15 de noviembre hasta el 31 de diciembre de 2024
Getxoko Erakusleihoen Lehiaketaren 34. edizioa izango da aurten, argi dago udalerrian oihartzuna izan duela. Ekimen horren bidez, kaleak giroz betetzen dira eta bertako negozio txikien lana aintzatesten da, kanpoko irudi fisikoa zein birtuala zaintzeaz arduratzen baitira.
50 langile baino gutxiago dituzten MERKATARITZEK, OSTALARITZEK eta ZERBITZU ENPRESEK parte hartu dezakete. Negozio bat frankiziaduna edo kate handi edo banaketa kate batekoa bada, parte hartu ahal izango du, baldin eta lehiaketara aurkezten den erakusleiho fisiko eta/edo birtualaren proposamena negozioak berak aurkeztu badu.
Parte hartzeko molalitateak hauek dira:
- Erakusleiho FISIKOA (tradizionala), proposamena saltokiaren kanpoan ikusgarri egon beharko dute, produktuak erakusteko espaziorik ez badago ere. Aukeran, ‘Erakusleihorik jasangarriena’ sari berezia eskura dezakete erakusleiho jasangarriek eta ingurumena errespetatzen dutenek, bezeroekin ondo komunikatzen direnek.
ETA/EDO
- Erakusleiho BIRTUALA, negozioaren webgunea eta/edo sare sozialetako profila (nahi beste profil). Kategoria horretan parte hartzen duten proposamen guztiek “Erakusleiho birtuala” sari berezia irabazteko aukera izango dute.
Abenduaren 10etatik 15tera, EPAIMAHAI PROFESIONAL batek aurkeztutako proposamenak ebaluatu eta puntuazioak emango ditu, lehiaketan PARTE HARTZEKO OINARRIETAN jasotzen diren alderdien arabera, eta epaimahai profesionalak emandako balorazioaren arabera, Getxoko 34. Erakusleiho Lehiaketako 70 sariak banatuko dira.
Sariak hauek izango dira: koadroak, Gabonetako otzarak, egonaldiak hoteletan, sarrerak operarako, kirol esperientziak, gastronomikoak eta upeltegietan, irteerak eta edertasun eta spa zerbitzuak eta publizitatea komunikabideetan.
Lehiaketan izena ematen duten erakusleihoen irudiak jasotzen dituen mapa interaktibo bat egiten da. Bertan, erakusleiho fisikoak eta ibilbideak adierazita daude, nahi duenak bisita ditzan. Komunikazio kanpaina baten bidez, erakusleiho parte-hartzaileak, irabazleak eta lehiaketa ezagutarazten dira.
Proiektuan parte hartzen duten negozioek konpromisoa hartzen dute baldintzak betetzeko:
Erakusleiho fisikoen kategorian:
- Lehiaketara aurkezten den erakusleihoan proiektuaren kartela erakutsi, eta kanpotik ikusi ahal izatea. Gainera, gomendatzen da mezu bat bidaltzea (info@getxoenpresa.com) erakusleihoaren argazki batekin, horizontalean eta .jpg edo .png formatuan, eta kalitate onarekin, abenduaren 7a baino lehen.
Erakusleiho birtualen kategorian:
- Sare sozialak eguneratuta izan 2024ko azaroaren 15etik.
Sarituak ezagutzera emateko sari banaketa ekitaldi publiko bat egingo da, Gabon inguruko egunen batean.
Getxon merkataritza, ostalaritza edo zerbitzu establezimenduren bat baduzu eta lehiaketan parte hartu nahi baduzu, bete galdetegia abenduaren 9ko 12:00ak baino lehen.