Interneten Erostearen Arriskuak
Gabonetan, Internet bidezko erosketen hazkundeak iruzurrak areagotzen ditu; horregatik, komeni da horiek saihesteko metodorik onenak identifikatzen ikastea:
- Zorion gutun elektronikoak: zibergaizkileek zorion gutun interaktibo koloretsuak bidaltzen dituzte baina, benetan, programa maltzurrak dira, informazio konfidentziala lapurtzeko edo gure gailuen urruneko kontrola lortzeko diseinatuta.
Bidaltzailea ezezaguna bada, hobe da ez fidatzea eta mezua ez zabaltzea.
- Entrega jakinarazpenak: URL horietako asko malwareak deskargatzeko estekak edo iruzurrezko ordainketa pasabideak dira.
Hori prebenitzeko, Internet bidez erositako produktuen zerrenda bat egin daiteke, garraio konpainiak eta jarraipen zenbakiak zehaztuta. Horrela, entrega jakinarazpenak iristen direnean egiaztatzeko errazagoa izan daiteke.
- Klonatutako webguneak: gaizkileek diseinatzen dituzten webguneak establezimendu ezagunenen antzekoak dira.
Erosterakoan, ustezko dendaren URLaren ondoan giltzarrapo forma duen ikono bat dagoela egiaztatzea gomendatzen dute adituek, bai eta ordainketa egitean helbideak hasieran “https” duela egiaztatzea ere.
- Opari txartelaren bidezko ordainketak: online denda batek soilik opari txartelen bidez ordaintzeko aukera ematen badu, uko egin behar zaio.
Opari txartela erabili nahi izanez gero, webgune ofizialean soilik erabili behar da.
- Lan eskaintzak: gabonetan hainbat sektoretako lanpostuak hutsik geratzen dira. Nolanahi ere, kasu batzuetan eskaintza horiek ez dira benetakoak eta hautagaien informazio pertsonala eskuratzeko erabiltzen dira.
Hori prebenitzeko konpainia benetakoa den egiaztatu beharko dugu, langileen bila ari den jakiteko.
- QR kode susmagarriak: iruzur asko mundu digitaletik kanpo ematen dira, esaterako, leku publiko eta jendetsuetan aurki ditzakegun USB karga atakak manipulatuta.
Ez gara fidatu behar QR kodeak dituzten pegatinez, jatorrizkoen gainean benetakoak ez kodeak egon daitezke eta. Ezin ditzakegu ahaztu ezta ere kreditu txartelak irakurtzeko gailuak, kutxazain automatiko zein gasolindegietan.
Komeni da QR kodeak ez eskaneatzea webgune ofizialetatik kanpo. Kutxazainetan komeni da zainduta egotea eta manipulazio zantzurik ez izatea.