Getxoko negozioen sare solidarioa Valentziako Danak kaltetutako negozioekin: “Merkataritzak salbatuko du merkataritza”
2025eko abenduaren 31ra arte
Valentziako DANAk kaltetutako negozioei laguntzeko, Valentziako Erkidegoko Merkataritza, Zerbitzu eta Autonomoetako Enpresarien Konfederazioak (Confercomerç) antolatutako “Merkataritzak salbatuko du merkataritza” kanpainan parte hartzea proposatzen diegu elkartutako negozioei.
Elkartearen kide diren negozioek, aukera izango dute nahi duten bezeroen dohaintzak bideratzeko eta informazioa ematekogune izateko. Horrela, udalerriko negozio parte-hartzaileek sare solidario bat eratuko dute DANAk kaltetutako negozioekin.
Ezaugarriak:
- Parte hartzen duten negozioak informazio gune izango dira, nahi duten bezeroek dohaintzak egin ditzaten (negozioak berak ere dohaintza eskaini ahal izango du, nahi izanez gero).
- Parte hartzen duen negozio bakoitzari ekimena aurrera eramateko beharrezko informazioa emango zaio (kontu zenbakia, zerga salbuespenerako dohaintza ziurtagiriak nondik jasoko dituzten, etab.).
- Dohaintzak CEOE Fundazioak (Enpresa Erakundeen Espainiako Konfederazioa) administratutako kontu-zenbaki baten bidez bideratzen dira, eta Dana Fundazioak eragindako Valentziako negozio-sarera bideratuko dira oso-osorik.
- CEOE Fundazioak jaulkiko du ziurtagiriazerga salbuespenerako egindako dohaintza bakoitzean.
- Erabiliko diren leloa eta irudiaCONFECOMERÇ konfederazioak abiarazitako kanpaina propioarenak izango dira: “Merkataritzak salbatuko du merkataritza”.
- Ekimen osoa webgunean jasota dago: elcomerciosalvaalcomercio.com
Parte-hartzea:
- Elkartearen kide diren negozioekparte hartu ahal izango dute ekimenean.
Izen-ematea:
- 2025eko martxoaren 31ra arte
Sare solidario honetan parte hartu nahi baduzu, bidali mezu elektroniko bat info@getxoenpresa.com helbidera, zure negozioaren izena eta sare solidarioan parte hartzeko interesa duzula adieraziz.
Ekimen hau zure interesekoa izango delakoan, bertan parte hartzera animatzen zaitugu; zure esanetara gauzkazu proiektu honi buruz behar duzun informazio guztia zabaltzeko.