Presidentetzaren ongietorria - Getxo Enpresa

Presidentetzaren ongietorria

Elena Cantera naiz, udalerriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen Getxo Enpresa elkarteko presidentea.

Ongi etorri Getxo Enpresaren webgunera. Enpresa, herritar edo udalerriko bisitari gisa Getxoko 300 enpresa inguruk partekatzen dugun proiektua ezagutu dezazun diseinatu dugu.

Acanto eta Acanto+ zuzentzen ditut, Algortan eta Areetan hurrenez hurren, eta merkatari gisa bertatik bertara ezagutzen ditut gure sektorearen arazoak.

Getxo Enpresan 30 urte baino gehiago daramatzagu kudeaketa profesionalizatuaren alde apustu egiten proiektuak gauzatzeko eta dinamizazio ekintzetarako. Kideen egunerokoa kudeatzea errazten duten hainbat zerbitzu ere eskaintzen ditugu.

Berebizikotzat jotzen dugu arlo publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza, eta administrazioarekiko kanal gisa jarduten dugu, gure kolektiboaren beharrizanak helarazteko eta garapen ekonomikoa eta enplegua sustatzeko. Azken finean, balio erantsia eman nahi diegu gure negozioei eta gure udalerriari.

Tokiko negozio txikiak bultzatzeko eta gure kaleei bizia emateko garrantzitsua da batera egotea eta gertuko kolektibo fidagarri bateko kide izatea. Izan ere, horrek indartsuago egiten gaitu.

Agur bero bat.

 

 

Elena Cantera

 

×
×