NEGOZIOETARAKO HIZKUNTZA EZ-SEXISTAREN GIDA - Getxo Enpresa

NEGOZIOETARAKO HIZKUNTZA EZ-SEXISTAREN GIDA

Hizkera sexista pertsonen sexuan oinarritutako hizkuntzako diskriminazioa da, sexu bati bestearen gainetik mesede egiten diona. Horregatik, gaur egun funtsezkoa da hizkuntza ez-sexista erabiltzea desberdintasunak sustatzen dituzten estereotipoak hausteko eta mundu bidezkoagoa eta berdintasunezkoagoa eraiki ahal izateko.

Tresna hau gida praktiko eta erraz bat da, eta saltokiek har ditzaketen jarraibideak eta aholkuak biltzen ditu, beren egunerokoan hizkera ez-sexista txertatzeko. Horrela, genero-berdintasunaren inguruan sentsibilizatzeko tresna izan nahi dugu, baita gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunik gabeko gizarte bat garatzen laguntzeko ere.

Gida hau eduki behar baduzu, honako formulario hau betez eska dezakezu:

ESKAERA FORMULARIOA: HIZKERA EZ-SEXISTAREN GIDA MERKATARIENTZAT