Adimen artifiziala, berrikuntzaren ardatz
Negozioen egungo agertokia dinamikoa denez, adimen artifiziala puntako elementu eraldatzailea da. Zereginak automatizatzeko duen potentzialak eragin du zenbait enpresak adimen artifizialera jotzea tresna estrategiko gisa.
Hori dela-eta, Innobasque 2024 txostenak agerian uzten du enpresak errealitate berrietara egokitu behar direla, hala nola konputazio kuantikoa, jasangarritasuna, IA eta talentua erakartzea.
IA ezartzearen alde egiten duten enpresek abantaila hauek izango dituzte:
- Produktu, zerbitzu edota negozio berriak imajinatzea, sortzea eta abian jartzea erritmo bizian eta kalitate handiarekin, inoiz gertatu ez den bezala.
- Prozesuak optimizatzea eta erabakiak hartzeko modua hobetzea.
- Bezeroaren esperientzia pertsonalizatzea modu bereizi eta eraginkorrean.
Arrakasta izateko gakoa izango da hura ezartzeko estrategia argia definitzea, kontuan hartuta helburuak, irismena, arriskuak eta abar.
Bestalde, datozen urteetan aurrera egin nahi duten negozioek jasangarritasunaren alde egin behar dute, lehiarako abantaila baita, eta negozioaren itxura eta bezeroen fidelizazioa hobetzen dituelako ere bai.