Bizitza osoko saltokiak online merkataritzaren aurrean - Getxo Enpresa

Bizitza osoko saltokiak online merkataritzaren aurrean

Online erosteak sortzen digun estimulazioa denda arruntek sorrarazten digutena baino txikiagoa da. Mugikorraren bidez ikusmena eta entzumena erabiltzen dira, baina denda batera sartzen garenean, eskaintzen dituzten produktuak ukitu, usaindu eta dastatu ere egin ditzakegu. Hori ezin du online bidez egiten den salmentak lortu.

Kontsumitzailearentzat funtsezkoa da ordainketa egiteko unean produktua eramatea. Online erosketak ez du hori eskaintzen, denbora behar baitute eskaerak bidali eta bezeroak jasotzeko.

Hauek dira denda fisikoak eusten dituzten hiru zutabeak:

  1. Dendaren gertutasuna eta bertan erosteko ohitura.

Gainera, denda fisikoetan aholkularitza jaso dezakegu, nahiz eta gero eta argiago izan zer nahi dugun eta zenbat ordaintzeko prest gauden. Herri eta hiri bakoitzean saltoki asko daude erosketak online egiteko aukerari aurre egiten dietenak eta denda askok “bizitza osoko” bezeroak mantentzen dituzte.

  1. Hipersentsibilizazioa

Zenbat eta zehatzagoak izan denda batean saltzen dena sailkatzean, orduan eta aukera gehiago daude kontsumitzaileak bertaratzeko, webgunean kontsultatu beharrean. Bilatzen ditugun produktuen errealitateak balio erantsia ematen die saltoki fisikoei.

  1. Denda fisikoak, aisialdi edo luxu gisa

“Lagunekin geratzea erosketak egitera joateko eta buelta bat emateko” gazteen artean mantentzen den praktika bat da eta horrek merkataritza fisikoa aisialdiko ekintza bihurtzen du. Hori dela eta, jendea dendetara joaten da erostera.

 

×
×