FAKTURA GARESTITZAN DUTEN TELEFONO-ZENBAKIAK
Telefono-zenbaki batzuetan arreta jartzea gomendatzen dugu, izan ere, hileko kostua garestitzea ekar dezake.
900 eta 800etik hasten diren zenbakiak doan dira, hala ere, aurrezenbaki horien hirugarren zenbakia 9 edo 8 bada, aukera asko dago zenbaki hori ordainpekoa izateko.
901 zenbakiari dagokionez, deiaren zati bat ordaintzen da eta linearen jabeak gainerakoa ordaintzen du. Administrazio publikoko zenbakiak izaten dira, hortaz, komeni da telefono finkotik deitzea, mugikorretik kostua biderkatu daiteke-eta.
902ra deitzen duenak deiaren kostu osoa ordaindu behar du, bezeroaren arretako zenbakiak izaten dira.
Gero eta gutxiago erabiltzen diren arren, 118tik hasten direnak hamabost euro baino gehiago kobratu dezakete bi minutuko dei batengatik.
905 aurrezenbakia komunikabideena izaten da, eta zenbateko finkoa dute, deiaren luzapena edozein dela ere eta garestiak izaten dira.
Deiak irauten duen bitartean helduei zerbitzua emateko 803 zenbakiarekin hasten dira, joko edo tarot zerbitzuak emateko 806 zenbakiarekin eta aholkularitza, mediku-zerbitzuak eta abar emateko 807 zenbakiarekin. Oso garestiak izaten dira, eta garestiagoa da mugikorretik deitzea.