STOP SPAM - Getxo Enpresa

STOP SPAM

Posible da spam telefonikoarekin amaitzea Robinson zerrendari esker, hain gogaikarriak diren gaztiguak jasotzetik babesten dituen datu-basea.

Adigitalek, Ekonomia Digitalaren Espainiako Elkarteak, kudeatzen du eta 4 milioi pertsona baino gehiago daude izena emanda. Konpromisoa hartzen du izena ematen duen orok telefono, posta elektroniko edo SMS bidez publizitate-gaztiguak jasotzeari utz diezaion.

Robinson zerrendan erregistratzeko urratsak:

  • listarobinson.es webgunera sartu
  • Apuntatu botoia sakatu
  • Bete galdetegia eta aukeratu zein bitarteko erabiltzea nahi ez duzun edo dituzun zurekin harremanetan jartzeko. Baja eman nahi baduzu, webguneatik egiten da.

Datuak bidaltzen dituzunetik sisteman benetan sartzen diren arte bi hilabete pasa daitezke.

×
×