HONDAKINAK: Arautzeko eta prebenitzeko neurriak. - Getxo Enpresa
HONDAKINAK: Arautzeko eta prebenitzeko neurriak.
Janaria xahutzeak ondorio sozialak, ekonomikoak, etikoak eta ingurumenekoak ditu.
Lege-proiektu bat onartu da, janaria xahutzea eta alferrik galtzea arautzeko: Elikagaien galera eta xahutzea prebenitzea. Lege horrek nekazariak/abeltzainak, industria eta banaketa Prebentzio Plan bat izatera behartzen ditu, soberakinak saihesteko. Plan hori ez aurkezteagatik 2.001 € eta 60.000 €, bitarteko zehapenak jaso daitezke eta halakorik behin baino gehiagotan gertatuz gero, 500.000 € ere izan daitezke.
Arau horrek barne hartzen dituen neurriak honako hauek dira:
- Jatetxeek betebeharra dute bezeroei jakinarazteko soberakinak (bufet librean izan ezik) kostu gehigarririk gabe eta “ontzi egokietan” eramateko aukera dutela. Lehentasuna da janari-soberakin horiek giza kontsumorako erabiltzea, GKEen eta elikagai-bankuen bidez.
- Janariak zaborrean amaitu ez dezan, arauak planteatzen du saltokiek ziurtatzea zenbat alferrik galtzen duten urtero.
- Saltokiek deskontuen bidez sustatu beharko dute iraungitze-data hurbilena duten produktuen salmenta.