Marka Batzuekiko Konpromiso Soziala - Getxo Enpresa

Marka Batzuekiko Konpromiso Soziala

Tradizionalki, markek ez dute jarrerarik hartu nahi izan polemikarik ez sortzeko eta beren salmentetan eraginik ez jasateko. Baina joera aldatu egin da eta, gaur egun, aktibismoa premia bat bihurtu da kontsumitzaile zintzoak erakartzeko.

“Centenials” edo 15 eta 30 urte bitarteko gazteek benetako markak, gardenak, nahi dituzte. Produktuek eta haien kanpainek koherentzia eta denboran mantentzeko gaitasuna izan behar dute, azken batean, produktuen gaineko esperientzia eta lotura sakonak eta benetakoak bilatzen dituzte erosketa erabakiak hartzen dituztenean.

CEU San Pablo Unibertsitateko hiru irakaslek egindako ikerketa baten arabera, oraingo gazteak bereganatu eta erakarri nahi dituen edozein marka honako kausa hauetakoren batekin konprometitu beharko da: ingurumena, giza eskubideak, desgaitasuna, osasuna eta indarkeriaren aurkako borroka.

Gainera, sare sozialetan jasotakoak funtsezko garrantzia dute erabakiak hartzeko orduan. Kontuz ere ’purpose washing’ deiturikoarekin, hau da, misio sozialari edo ingurumen misioari buruzko baieztapen hutsak egiten dituztenekin, baieztapen horien atzean ez baitago ekintza esanguratsurik misio horiek babesten dituenik.

Kontsumitzaileen ustez marka zintzoa ez bada edota beren balioek sustatutako kausarekin bat egin ezean, erantzuna negatiboa izango da eta bezero bat galduko dute betirako.

×
×