Sufritu gabe eta ordu gehiago sartu behar izan gabe produktiboagoak izateko hiru teknika. Mundu-mailako guru batek dibertitzeko eta geure burua desblokeatzeko moduak ematen ditu
Dagoeneko denok dakigu produktiboak eta eraginkorrak izateko ez dugula ordu pila bat sartu behar, baizik eta orduok aprobetxatu egin behar ditugula.
Ba al da emaitzak hobetzen lagun diezagukeen inor? Ali Abdaal britainiarra produktibitatean aditua da, baita munduan jarraitzaile gehien dituenetako bat izan ere, eta gure helburua lortzeko modua azaldu digu, sufrimendurik gabe, gainera.
Oro har, lana motibatuta eta gozatuz egiteko modua aurkitzen duzunean, produktiboagoa eta eraginkorragoa bihurtzen zara. Funtsezkoa da zereginei —direnak direla— gogo onez eta dibertitzeko asmoz aurre egitea.
Abdaalek hausnartzera gonbidatzen gaitu, gure produktibitatea zerk blokeatzen duen uler dezagun, eta hiru teknika erraz partekatzen dizkigu, errendimendua hobetzeko lagungarri izan zaizkionak.
- Bost minutuen araua. Konprometitu zaitez zeregin batekin bost minutuz bakarrik. Askotan, bultzada txiki horrek lan egiten jarraitzera animatzen gaitu behin lanean hasi garenean. Inertzia aliatu boteretsua izan daiteke, ondo aprobetxatzen badugu.
- “Ezarpen asmoen” teknika. Ezarri plan zehatzak zeregin bat egiteko une eta tokirako. Hartu denbora egin nahi duzuna egiteko, eta, zeregina betetzea lortzen baduzu, “garaipen txikiak ospatu”.
- Dibertigarria izango balitz bezala. Galdetu zure buruari, ba al da zeregin hau beste modu batera egiteko modurik? Musika, umorea edo sormen-ukituren bat gehitu diezaiokezu? Hona hemen Abdaalen iradokizuna: idatzi ezazu “nolakoa izango litzateke dibertigarria balitz?” galdera post-it batean eta jarri ikusteko moduko leku batean.
Gure burua honekin konbentzitzea da kontua: egiten ari garena dibertigarria da eta ordainetan sariren bat ekarriko digu, txikia bada ere.