TIKTOK aplikazioko zuzeneko emanaldiak salmentak indartzeko
TIKTOKeko zuzeneko emanaldiek negozioei plataforma paregabea jartzen diete eskura produktuak modu pertsonalagoan eta gertukoagoan aurkezteko. Emanaldi horietan negozioek aukera dute produktuak nahiz zerbitzuak denbora errealean erakusteko, xehetasunak nabarmentzeko eta ikusleen galderak berehala erantzuteko. Zuzeneko konexio horrek konfiantza eta leialtasuna eragiten ditu bezeroengan.
TIKTOKeko zuzeneko emanaldien beste abantaila bat da askoz ikusle gehiagorengana iristeko aukera ematen dutela haiek aldez aurretik kontua jarraitzeko beharrik gabe. Zuzeneko emanaldiak aplikazioaren “zuretzat” eremuan agertzen dira, eta, beraz, erabiltzaile oro sartu daiteke zuzenekora. Horrek negozioen irismena areagotzen du, eta aukera ematen du balizko bezeroengana iristeko.