ZURE NEGOZIORAKO BENETAKO AIPAMENAK LORTZEN IKASI - Getxo Enpresa

ZURE NEGOZIORAKO BENETAKO AIPAMENAK LORTZEN IKASI

Zalantzarik gabe, geroz eta digitalizatuago den munduan bizi gara, eta horrek aldaketa nabarmena eragin du bezeroak lortzeko moduan.

Lehen, produktu on bat ia-ia berez saltzen zen. Alabaina, gaur egun, asko dira erosketa edo kontsumoa egiterakoan kontuan hartzen diren alderdiak, hala nola aipamenak. Internet izan da egoera horren eragile nagusia.

Benetako aipamen positiboek urte askoz iraungo duten bezeroak sor ditzakete. Arazo bakarra da ez dela erraza kalitatezko eta benetako aipamenak lortzea. Horregatik, jarraian, zenbait aholku zerrendatuko ditugu zure negozioak sarean dituen baliabideetan aipamena egiten duten bezeroen kopurua handitzeko.

  • Urrundu aipamen faltsuetatik

Benetako kontsumitzaileen aipamenak ez dira erraz aurkitzen. Hortaz, negozioen balorazioak hobetzeko asmoz, negozio batzuek aipamen faltsuak erostea erabaki dute. Jardunbide horrek negozioari kalte egiten dio epe luzera, sarean aurkitzen diren aipamenen egiazkotasuna egiaztatzea geroz eta errazagoa baita.

Onar itzazu heltzen zaizkizun aipamen guztiak, onak, txarrak zein neutroak izan. Erantzun itzazu pozik ez dauden bezeroen aipamenak edozein intzidentzia konpontzen saiatzeko, kasu gehienetan feedback negatiboa ezabatzen baitute. Saiatu aipamen negatiboez baliatzen etorkizunean hobekuntzak egiteko.

  • Helbide elektronikoaren bidez eska itzazu aipamenak

Benetako aipamenak lortzeko modurik errazena eta azkarrena da. Helbide elektroniko horiek profesionalak eta gardenak izan behar dute, bezeroak aske sentitu daitezen beren iritzia emateko.

Aipamenek, ikasteko balio duen informazioa emateaz gain, kontsumitzaileei aukera emango diete esateko dutena entzun dela sentitzeko, bai eta arreta eman zaiela sentitzeko ere.

  • Negozioa sareko direktorioetan agertzea

Direktorio nagusia Google My Business da eta direktorio horrek negozioen tokiko ikusgarritasuna handitzen laguntzen du. Direktorio horretan profil bat izanez gero trafikoa, bisitak eta interakzioak handituko dira.

  • SEOa (Search Engine Optimization)

SEO tresna negozioak webguneen sailkapenean duen kokapena hobetzeko erabiltzen da.

Webguneetan kokapen ona izateak zure bezeroen aipamen gehiago lortzen lagun diezazuke, zure negozioa errazago aurkitu daitekeelako.

 

×
×