GETXOKO ERAKUSLEIHOEN 33. LEHIAKETA, 2023

GETXOKO ERAKUSLEIHOEN 33. LEHIAKETA, 2023

2023ko abenduaren 31ra arte

Getxoko Erakusleihoen Lehiaketaren 33. edizioa izango da aurten, argi dago udalerrian oihartzuna izan duela. Ekimen horren bidez, kaleak giroz betetzen dira eta bertako negozio txikien lana aintzatesten da, kanpoko irudi fisikoa zein birtuala zaintzeaz arduratzen baitira.

50 langile baino gutxiago dituzten MERKATARITZEK, OSTALARITZA eta ZERBITZU ENPRESEK parte hartu dezakete. Negozio bat frankiziaduna bada, parte hartu ahal izango du, baldin eta lehiaketara aurkezten den erakusleiho fisiko eta/edo birtualaren proposamena negozioak berak aurkeztu badu.

Parte hartzeko molalitateak hauek dira:

  • Erakusleiho FISIKOA, proposamena saltokiaren kanpoan ikusgarri egon beharko dute, produktuak erakusteko espaziorik ez badago ere (tradizionala). Aukeran, ‘Erakusleihorik jasangarriena’ sari berezia eskura dezakete erakusleiho jasangarriek eta ingurumena errespetatzen dutenek, bezeroekin ondo komunikatzen direnek.

 

ETA/EDO

  • Erakusleiho BIRTUALA, negozioaren webgunea eta/edo sare sozialetako profila (nahi beste profil). Kategoria horretan parte hartzen duten proposamen guztiek “Erakusleiho birtuala” sari berezia irabazteko aukera izango dute.

Abenduaren 8tik 13ra, EPAIMAHAI PROFESIONAL batek aurkeztutako proposamenak ebaluatu eta puntuazioak emango ditu, lehiaketan PARTE HARTZEKO OINARRIETAN jasotzen diren alderdien arabera, eta epaimahai profesionalak emandako balorazioaren arabera, Getxoko 33. Erakusleiho Lehiaketako 38 sariak banatuko dira.

Sariak hauek izango dira: koadroak, Gabonetako eta kosmetikako otzarak, egonaldiak hoteletan, sarrerak operarako, bitxiak, kirol esperientziak, gastronomikoak eta upeltegietan, irteerak eta edertasun eta spa zerbitzuak eta publizitatea komunikabideetan.

Lehiaketan izena ematen duten erakusleihoen irudiak jasotzen dituen mapa interaktibo bat egiten da. Bertan, erakusleiho fisikoak eta ibilbideak adierazita daude, nahi duenak bisita ditzan. Komunikazio kanpaina baten bidez, erakusleiho parte-hartzaileak, irabazleak eta lehiaketa ezagutarazten dira.

Proiektuan parte hartzen duten negozioek konpromisoa hartzen dute baldintzak betetzeko:

Erakusleiho fisikoen kategorian:

  • Proiektuaren kartela Lehiaketara aurkezten den erakusleihoan erakustea eta kartela kanpotik ikustea. Hori egin ezean, negozioa lehiaketatik kanpo geratuko da.
  • Bidali mezu elektronikoa (info@getxoenpresa.com) Lehiaketara aurkezten den erakusleihoaren argazkiarekin formatu horizontalean, .jpg eta .png formatuetan, bereizmen onarekin, abenduaren 7a baino lehen.

Erakusleiho birtualen kategorian:

  • Sare sozialak eguneratuta edukitzea 2023ko azaroaren 15etik, gutxienez.

Sarituak ezagutzera emateko sari banaketa ekitaldi publiko bat egingo da, Gabon inguruko egunen batean.

 

ERAKUSLEIHO SARITUAK

Sailkapen Orokorra Erakusleiho Fisikoan:

 

Sailkapen Orokorra Erakusleiho Birtualean:

 

‘Erakusleihorik Jasangarriena’ Sari Berezia:

 

Sari Berezia Bezeroekin Konektatzen eta Gehien Erakartzen duen Erakusleiho Birtualari:

Sari Banaketak:

Erakusleiho fisikoa:

Erakusleiho Birtuala:

 

Sari bereziak:

 

Bertaratuak:

33. BALORAZIO-INKESTA GETXOKO ERAKUSLEIHOEN LEHIAKETA

DATAK:
LEHIAKETAN IZENA EMATEKO DATAK (azaroaren 17tik abenduaren 7ra)
EPAIMAHAI PROFESIONALAREN BALORAZIOAREN DATAK (abenduaren 8tik 13ra)
SARIAK
Sari kopurua (38 sari)
'Erakusleihorik jasangarriena' sari berezia (erakusleiho fisikoaren kategoria)
'Bezeroekin Konektatzen eta Gehien Erakartzen duen Erakusleiho' sari berezia (erakusleiho birtualaren kategoria)
Sarien edukia
ADITU PROFESIONALEK SOILIK OSATUTAKO EPAIMAHAI PROFESIONALA
LEHIAKETAREN ETA ERAKUSLEIHO PARTE-HARTZAILEEN EUSKARRI GRAFIKOAK
LEHIAKETAREN ETA ERAKUSLEIHOEN ZABALKUNDEA
ERAKUSLEIHO FISIKOAREN KATEGORIAN PARTE HARTU DUTEN ERAKUSLEIHOEN IBILBIDEEN MAPA INTERAKTIBOA
SARIAK BANATZEKO EKITALDIA
Gauzatze-data (abenduaren 19)
Gauzatzeko lekua (La Ola)
Hasteko ordutegia (20:30ord.)
Ekitaldiaren aurkezpena

IDENTIFIKAZIOA (Ez bete datu hauek nahi ez baduzu)

ESKERRIK ASKO ZURE LAGUNTZAGATIK
×
×