36. Getxo Moda

36. Getxo Moda

2023ko irailaren 15etik azaroaren 30era

GETXO MODA erreferentziazko moda-ekitaldia da Euskadin eta Espainiako iparraldean. Aurtengo hitzordua –36. edizioa betetzen du- azaroaren 6tik azaroaren 10era bitartean egingo da, berrikuntza handiekin:

Edizio honetan, tokiko saltokiek eskatuta, desfileak berreskuratuko ditugu, eta beste ekintza batzuk egingo ditugu, lehiaketan parte hartzen duten tokiko saltokiei laguntzea eta balio erantsia ematea helburu dutenak. Honako hau da edizio honetan aurreikusten den jarduera-programa:

  • Azaroaren 6an networking-gune bat izango dugu, azokaren edizio honetan parte hartzen duten saltokiek hainbat produkzio-etxerekin harremanetan jartzeko eta, horrela, kolaboratzaileen sarea zabaltzeko aukera izan dezaten.
  • Azaroaren 7an 14:15etatik 16:15etara, Masterclass presentzial bat emango da, Getxoko saltoki guztiei
  •  irekia. Bertan, modako joerak aztertuko dira, erosketa-erabakiak hartzeko.
  • Azaroaren 8an, Rubén Martín Couch-ekin, enpresa-coaching orokorra eta kontsulta pertsonalizatuak egingo dira, GETXO MODAren 36. edizioan parte hartzen duten saltokien trebetasunak, gaitasunak eta jarrerak indartzeko.
  • Azaroaren 6tik 10era, parte hartzen duten saltokien look erakusketa egingo da, kupula garden originaletan eta Euskadiko interes turistikoko puntuetan, Bizkaia Zubiko plazan.
  • Azaroaren 10ean emango zaio amaiera 36. GETXO MODAren asteari, bertako saltokiek udazken-negu denboraldirako eta nazioartean ibilbide luzea duten diseinatzaile hasiberrien eta goi-mailako joskintzako diseinatzaileen proposamenak erakusteko desfileekin. Desfileak Arriluze zelaian egingo dira, Getxo, Bizkaia eta Euskadi identifikatzen dituen gune turistiko ederrean.

Erronka nagusia Getxoko modaren, osagarrien eta edertasunaren merkataritzari laguntzea eta ikusaraztea da. Era berean, eta 35 edizio bizkarrean dituen marka baten prestigioa aprobetxatuz, Getxori, Bizkaiari eta Euskadiri ospea eman nahi diegu, bere erakargarritasun turistikoak azokako publiko ugariarentzat off eta online hedabideetan.

Ekitaldiarekin, beste erronka bat ere proposatu dugu: ingurumen-inpaktua minimizatzea, material jasangarriak erabiliz eta hondakinak murriztuz.

Gainera, prentsa idatzi eta digitalean, influencer-ekin eta irratian komunikazio-kanpaina esanguratsua egingo dugu, bai lehiaketa bai parte hartzen duten negozioak zabaltzeko.

GETXO MODA 2023-ko memoria deskargatu dezakezu.

DESFILE ARGAZKIAK

ENPRESA PARTE-HARTZAILEAK

×
×