EUSKADI BONO DENDA 2023
Urriaren 11tik abenduaren 31ra
Tokiko eta zerbitzuetako denda txikietan erosketak eta kontsumoa sustatzeko helburuarekin, Euskadi Bono Denda 2023 jarri da martxan:
Hauek dira programaren ezaugarri nagusiak:
- JEZ hauek duten txikizkako saltokiek eta zerbitzu-negozioek parte har dezakete Euskadi Bonu Dendan.: 6443, 6444, 6445, 645, 651, 6522, 6523, 6524, 653, 6542, 6545, 6546, 656, 657, 659, 662, 971, 972, 9731 o 975.
- Deskontua bakarra da, 10 eurokoa, atxikitako establezimenduetan gutxienez 30 €-ko erosketak egitean.
- Pertsona bakoitzak (16 urtetik gorakoak) gehienez 5 bonu jaso ditzake 50 euroko balioarekin, atxikitako establezimenduetan. Bezeroek zuzenean eskatzen dituzte deskontuak atxikitako establezimenduan.
- Atxikitako establezimendu bakoitzak gehienez bonu kopuru bat du, linealki zehazten dena jaulkitako bonu kopuruaren eta atxikitako establezimendu kopuruaren arabera, udalerri bakoitzeko.
- Atxikitako establezimenduak NANean egiaztatu behar du bezeroa Euskadin bizi dela, eta NANaren zenbakia eta tiketan/fakturan trukatutako bonuen kopurua idatzi, haren argazkia aplikaziora igo eta gorde. Tiketek/fakturek IAESei dagozkien diruz lagun produktuak/zerbitzuak identifikatu behar dituzte, onuradunen atalean zehaztuta daudenak.
- Bonuen zenbatekoa astero ordaintzen da, baina ordainketak noiz hasiko diren zehaztu gabe dago.
Establezimendu guztiek atxikipena eskatu behar dute , aurreko edizioetan parte hartu duten alde batera utzita. Zure establezimenduak programan parte hartzea nahi baduzu, Elkartetik zure atxikipena izapidetu dezakegu. Horretarako, honako dokumentazio hau bidali behar diguzu posta elektronikoz (info@getxoenpresa.com) 2023/10/18 baino lehen:
- NANa (autonomoak) eta IFK (pertsona juridikoak). (*)
- EJZn (Zerga Agintaritzak) izandako alten eta bajen ziurtagiri historiko eguneratua (3 hilabetez baliozkoa, ziurtagiriaren datatik zenbatzen hasita). (*)
- Establezimenduaren edo logotipoaren irudia horizontalean. (*)
- Banku-titulartasunaren ziurtagiria (bankuak bulegoan edo online bankaren bidez emandakoa).
(*) Salbu eta beste izapide batzuetarako dokumentazioa/informazioa eman badiguzu.
Atxikitzeko epea 2023ko urriaren 20an amaituko da.
Kanpainari atxikitako establezimendu guztiak eta proiektuari buruzko informazio gehiago www.euskadibonodenda.eus helbidean aurki ditzakezu.