GETXO BONO 2022

GETXO BONO 2022

2022ko ekainaren 13tik 2022ko azaroaren 30era

Herriko denda txikietan erosketak sustatzeko helburuarekin, Udalak ‘Getxo Bono’ izeneko kanpaina berri bat abiarazi du.

Aurtengo nobedade nangusiak honako hauek dira:

  • Deskontu-bonuak zuzenean aplikatuko dira, mugikorrean deskargatu behar den app baten bidez, erosketa edo kontsumoa egiten denean. Horrek esan nahi du ez dela bonu fisikorik egongo.
  • Deskontu-bonuak aplikatu ahal izateko, herritarra 16 urtetik gorakoa dela egiaztatu beharko da. Horretarako, herritarrek identifikazio-agiria erakutsi beharko dute, eta identifikazio-zenbakia eta jaiotze-data sartu beharko dira.
  • Datu horiek sartu ondoren, pertsona horrek zenbat bonu dituen eskuragarri adieraziko du aplikazioak. Adierazitako urratsak jarraituz, deskontu-bonuak aplikatu ahal izango dira.
  • Bezeroak erosketaren zenbatekoa ordainduko du deskontua egin ondoren.
    • Bi deskontu-bonu mota daude:
    • 5 €-ko deskontua 20 €-tik gorako erosketengatik eta multiploengatik
    • 10€-ko deskontua 40 €-ko gorako erosketengatik eta multiploengatik.
  • Pertsona bakoitzak (NAN) gehienez 5 bonu jaso ahal izango ditu atxikitako establezimendu batean edo gehiagotan, beraz, 10 bonu, eta gehienez 4 bonu onartuko dira erosketa/kontsumo berean.
  • Aurten bi bonu kanpaina egongo dira:
    • Ekainaren 13tik uztailaren 30era. Bonu kopurua: 16.070:
      • 3.520, 5€-koak
      • 12.550, 10€-koak
    • Urriaren 15etik azaroaren 30era. Bonu kopurua: 15.100:
      • 3.100, 5€-koak
      • 12.000, 10€-koak
  • Ekainaren 23tik aurrera, aplikazioaren bidez behar bezala trukatutako bonuak astero ordainduko dizkiegu GETXO BONO 2022ra atxiki diren establezimenduei.

Kanpainari atxikitako establezimendu guztiak eta proiektuari buruzko informazio gehiago www.getxobono.com webgunean aurkituko dituzu.

×
×