GETXO BONO 2024

GETXO BONO 2024

2024ko urtarrilaren 15etik abenduaren 31ra

Tokiko eta zerbitzuetako denda txikietan erosketak eta kontsumoa sustatzeko helburuarekin, Udalak “Getxo Bono 2024” ekimenaren lehen edizioa abiarazi du.

Hauek dira atxiki daitezkeen jarduera-sektoreak:

  • Merkataritza-establezimenduak.
  • Zerbitzu pertsonalak eta beste zerbitzu batzuk (garbitegiak eta tindategiak, konponketak, ile-apaindegiak – produktuaren salmenta soilik, edertasun-aretoak – produktua saltzea eta arropa konpontzea soilik).
  • Aisia (Turismo Planak proiektua osatzen duten enpresak eta «Getxo 2024 gozatzeko planak» kanpainari atxikitako enpresak).
Kanpainaren ezaugarri nagusiak hauek dira:
  • Deskontu-bonuak aplikazio mugikor baten bidez aplikatzen dira zuzenean, bezeroak erosketa edo kontsumoa egiten duenean.
  • Bi deskontu-bonu mota daude:
    • 5 €-ko deskontua 20 € (eta multiploak) baino gehiagoko erosketengatik.
    • 10 €-ko deskontua 40 € (eta multiploak) baino gehiagoko erosketengatik.
  • Pertsona bakoitzak (16 urtetik gorakoak) gehienez 3 bonu jaso ditzake bi zenbatekoetatik, beraz, 6 bonu atxikitako establezimendu batean edo gehiagotan, eta gehienez 4 bonu onartzen dira, erosketa edo kontsumo berean.
  • Establezimendu bakoitzeko trukatu beharreko bonuen gehieneko sabaia ezartzen da, atxikitakoen kopuruaren arabera (1.000 euros).
  • Udalak bonuak erabiltzeko baldintza batzuk ezarri ditu honako jarduera-sektore hauetarako:
    • Ile-apaindegiak eta estetika-zentroak: produktuei bakarrik aplikatuko zaie. Ematen diren zerbitzuetan ezin izango da bonurik trukatu.
    • Estankoak: tabakoari ezin zaio aplikatu.
    • Optikak: ezin zaie eskaerei aplikatu, gastu- eta ordainketa-eragiketa kanpainaren datetan erregistratu behar da.
    • Farmaziak: ezin zaie botikei aplikatu. Nahitaezkoa izango da sendagaiak erosteko salmenta independentearen faktura sinplifikatua aurkeztea.
    • Elikadura: azalera handiak kanpo geratzen dira.

Getxoko 2. edizioa Urriaren 17tik bonuak agortu arte izango da. Bonuak trukatzeko aplikazioa urriaren 17ko 11:00etatik aurrera egongo da eskuragarri.

 

×
×