II HOBETU ZURE ONLINE IRUDIA. KALITATEZKO EDUKIA SORTU.

II HOBETU ZURE ONLINE IRUDIA. KALITATEZKO EDUKIA SORTU.

Urriaren 10etik 2022ko abenduaren 31ra

Proiektuan parte hartzen duten saltokiei kalitate handiko material grafikoa eta bereizgarria emango zaie, norberaren eta Getxoko denda txikien online irudia modernizatu eta berritzeko.

Proiektuan parte hartzeak:

  • Enpresa hornitzailearekin negozioaren beharrak zehaztea eta argazki-saioa egiteko xehetasunak adostea.
  • Banakako argazki-saioa; 10 bat publizitate-irudi aterako dira, merkaturatzen diren produktu edo zerbitzuei buruzkoak, irudi korporatiboei buruzkoak edo jarduera egiten den lokalari buruzkoak.
  • Irudiak ematea, publizitate-eragin handiena duten irudiak hautatu eta ukitu ondoren, negozio bakoitzak dituen euskarri digitaletan erabiltzeko.

‘ASIER GOMEZ STUDIO’ da zerbitzua ematen duen zentro sortzailea. Aurreko edizioan parte hartu zuten establezimenduek egindako lanari eman zioten balorazio positiboa izan da.

Offline eta online hedabideetan komunikazio-kanpaina bat egin genuen, proiektuan parte hartzen duten negozioak eta bizilagunen eta bisitarien ekimena ezagutarazteko.

Proiektuan parte har dezakete txikizkako saltokiek eta zenbait zerbitzu-enpresak (edertasuna, ile-apaindegiak, ikuztegiak eta argazkigintza eta markogintza), eta lehentasuna izango dute proiektuaren aurreko edizioan izena eman ez zutenek.

Enpresa parte-hartzaileak

 

×
×