Finantza arloko akordioa - Getxo Enpresa
Finantza arloko akordioa
Elkarteko kide izateagatik, merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-negozioek baldintza berezietan eskura ditzakete negozioa kudeatzeko egokiak diren honako finantza-produktu eta -zerbitzuak:
- Mantentze-komisiorik gabeko negozio-kontua, ez transferentziak egiteagatik edo txekeak negoziatzeagatik, ez lotutako txartelengatik edo TPVengatik.
- Zirkulatzailearen beharrei erantzuteko maileguak (bezeroekin, hainbat zordunekin, administrazio publikoekin eta abarrekin ordaintzeko konpromisoak) edo negozioa ekipatzeko maileguak (lokala, makineria eta abar erostea).
- Negozioaren beharretara egokitutako soluzio teknologikoak: TPV finkoa, TPV WIFI edo GPRS, TPV PC finkoa, TPV mugikorra, azken belaunaldiko TPV birtuala, etab.
- Bezeroentzako kredituak.
- Online banku-zerbitzua (diruzaintzako kudeaketa, fitxategi elektronikoak, zergen ordainketa, burtsako eragiketak, etab.)
- Beste finantza-produktu eta -zerbitzu batzuk.
Akordioa 2023. urtera arte dago indarrean. Akordioaren baldintzei buruzko informazio gehiago behar baduzu edo sinatu nahi baduzu, Getxo Enpresarekin harremanetan jar zaitezke (E-maila: info@getxoenpresa.com)