Nagusi Txartela Programa - Getxo Enpresa
Nagusi Txartela Programa
‘Nagusi Txartela’ programari dagokion Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Getxo Enpresaren arteko hitzarmena
Bizkaiko Foru Aldundiak eta Elkarteak hitzarmena izenpetu dugu bazkide ditugun enpresen jarduera ekonomikoa areagotzea ahalegintzeko eta sustatzeko, sinatutako hitzarmenarekin bat egin nahi duten heinean, ‘Nagusi Txartela’ daukaten 60 urtetik gorako pertsonen kolektiboaren barruan.
Hitzarmenaren alderdi nagusiak
- Bazkide ditugun merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetako enpresak bat egin ahal izango dute programarekin, inolako kosturik gabe.
- Hitzarmenarekin bat egingo duen enpresak salmenta mailako onuraren bat ezarri beharko du (deskontua, produktua edo zerbitzua opari, etab.) ‘Nagusi Txartela’ erakusten duten 60 urte baino gehiagoko adin nagusiko taldeko lagunentzako.
- Salmentako onurak 3 hilabeteko iraupena izan beharko du gutxienez, eta Elkartekoek emango diogun bat egiteko konpromisoan beharrezkoa izango da adieraztea ekimen horretarako finkatutako salmenta onura bateragarria ote den ala ez enpresan egin daitezkeen beste sustapenekin.
- Bai hitzarmenarekin bat egingo duten enpresen zerrenda eta baita haietako bakoitzak finkatzen duen salmentako onura ere, Bizkaiko Foru Aldundiak ekimen hau sustatzeko eta zabaltzeko egin duen online gidan argitaratuko dira.
- Aipatutako kolektibo horrentzako salmentako onuraren bat eskaintzen duten enpresek ikur bereizgarri bat izango dute eskura, saltokiaren edo bulegoaren kanpoaldetik ikus daitekeen lekuan erakusteko, eta horrek adieraziko du programarekin bat egin dutela.
Zure enpresak programa honekin bat egitea nahi baldin baduzu, jar zaitez harremanetan Getxo Enpresarekin, telefonoz (94 430 55 00), posta elektronikoz (info@getxoenpresa.com) edo gure egoitzara etorriz (Arene kalea, 22. Jendearentzako ordutegia: 8:30etik 17:30era).