Sustapen eta publizitate arloko akordioak
Lankidetza-akordio berritu dugu VINILO FM irratiarekin, indarrean dauden tarifen gaineko murrizketa nabarmenak baliatuz gure elkarteko kide diren enpresek irratian publizitatea egin dezaten, Getxo Enpresak eta enpresa bazkideek antolatzen ditugun jarduerak eta zerbitzuak zabaltzeko.
Vinilo FM
VINILO FM Eskuinaldean igortzen duen irrati bat da, eta Bilbo Handiari eta Uribe Kostari bideratutako programazioa du. Eguneko 9.000 entzuleak dituzte.
Vinilo FM irratiak 29.000 jarraitzaile baino gehiago ditu sare sozialetan. Irratiak udalerriarekiko konpromiso handia du, eta Getxoko eragile askorekin elkarrekintzan eta lankidetzan aritzen da.
Akordioaren baldintza nagusiak:
- Vinilo FM irratian iragarki laburren bidez publizitatea egiteko interesa duten eta gure elkarteko kide diren enpresentzako deskontu nabarmena; deskontu hori ezarritako tarifen prezioari aplikatuko zaio.
- Vinilo FM irratiko “despertador” izeneko programan espazio bat barne hartuko da, gure elkarteak eta enpresa bazkideek egiten eta ematen ditugun jarduera zein zerbitzuen berri emateko.
- Vinilo FM irratiak egiten dituen ekintzetan kolaboratzea, ekintzek bi erakundeentzako helburu berbera dutenean.
Akordioaren inguruko baldintzei buruz informazio gehiago behar baduzu, jar zaitez Getxo Enpresarekin harremanetan (Tel.: 944 305 500. E-maila: info@getxoenpresa.com). Akordioaren baldintzak Elkartearen barruan dauden enpresei bakarrik aplika dakizkieke.