Obra zuzendaritzarako eta lizentziak eskuratzeko - Getxo Enpresa

Obra zuzendaritzarako eta lizentziak eskuratzeko

Arkibatz eta Getxo Enpresaren arteko lankidetza akordio honen bidez, elkarteko kide diren enpresek zerbitzu hauek baldintza ekonomiko lehenetsi eta abantailatsuetan kontratatu ahalko dituzte:

Akordioaren xede diren zerbitzuak:

Obra zuzendaritza: Segurtasunaren eta osasunaren zaintzaren arloa koordinatzea obra egitean, Lan Arriskuen Prebentzioari eta Osasun Zaintzari buruzko Legeak ezartzen duenaren arabera; laneko faseak planifikatu eta kontrolatzea; eta beharrezko neurriak hartzea baimendutako pertsonak bakarrik obran sartu ahal daitezen.

– Obra-lizentzia eskuratzeko proiektua: Udalak eskatutako planoak, materialen xehetasunak eta abar egitea barneratzen du eta, haien bidez, lokal edo bulego batean obra bat egiteko baimena ematen da.

– Planoak egitea bide publikoan terrazak jartzeko: Bide publikoan terrazak jartzeko ostalariei lizentzia emateko Getxoko Udalak eskatutako planoak egitea sartzen da hemen.

– Lokal komertzialetan berrikuntzak egiteko deskontuak

Akordioa sinatu nahi baduzu edo haren baldintzei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jarri harremanetan Getxo Enpresarekin kontakturako formulario honen bidez:

Harremanetarako formularioa

reCAPTCHA is required.
×
×