Negozioaren hobekuntza-plana - Getxo Enpresa

Negozioaren hobekuntza-plana

Helburua:

Negozioaren hobekuntza-plana proposatzeko azterketa bat eskaintzea da. Elkartean integratutako eta interesa duten negozioei marketin estrategikoko azterketa egitea proposatzen zaie, beren lehiakortasuna eta ikusgarritasuna handitzeko, bai eta gaitasun profesionalak eta fakturazioa ere. Proposatuko diren hobekuntza-neurriak negozio bakoitzeko titular edo arduradunarekin adostuko dira.

Elkartean integratutako edozein negoziok parte hartu ahal izango du. Hala ere, kontuan izanik Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza baterako aukera izango dugula, zerbitzu hau laguntza horrekin lotuta jaso dezaketen negozioak honako azpisektoreetakoak izango dira: arkitektura, artea, artisautza, ikus-entzunezkoa, komunikazioa, eduki digitalak, diseinua, barne-diseinua, moda eta bideojokoak.

Marketin-azterketan oinarrituta, negozio bakoitzeko titular edo arduradunarekin adostutako hobekuntza-plana egingo da, honako hauek kontuan hartuta:

Egungo Egoeraren Azterketa

Parte hartzen duten enpresen azterketa: Egungo egoera marketinari, digitalizazioari eta lehiakortasunari dagokienez. Sektorearen diagnostikoa: Merkatuaren joerak, aukerak eta erronkak. Identifikatutako beharrak: Planaren ezarpena justifikatzen duten arrazoiak.

Negozioa Hobetzeko Plan Estrategikoa

1 fasea: Merkatuaren Azterketa eta Negozioaren Auditoretza

  • Bezeroen, lehiakideen eta joeren azterketa.
  • Presentzia digitalaren eta egungo marketin-estrategien ebaluazioa.
  • Hobekuntza-aukerak identifikatzea.

2 fasea: Ekintza-plan Pertsonalizatuaren Garapena

  • Bereizketa eta posizionamendu estrategiak.
  • Digitalizazio-plana (webgunea eta sare sozialak).
  • Bezeroak fidelizatzeko estrategiak.

3 fasea: Ezarketa eta Jarraipena *DFB-ren diru-laguntza lortuz gero hobekuntza posiblea.

  • Negozioentzako prestakuntza estrategia berrietan.
  • Marketin-kanpaina pilotuen aplikazioa.
  • Emaitzen neurketa eta planaren egokitzea.

Iraunkortasuna eta inklusioa *DFB-ren diru-laguntzan baloratutako neurria.

Parte hartuko duen negozio bakoitzarekin 2 topaketa egitea proposatzen da: lehenengoa informazioa jasotzeko eta bigarrena proiektua, ekintzak eta/edo hurrengo urratsak aurkezteko.

Izen-emateak:

Telefonoz, posta elektronikoz edo web formulario bidez 2025eko apirilaren 11 baino lehen.

Kostua: 100 € + BEZa. Gainera, proposatutako ekintzak abian jarri nahi dituzten negozioentzako, 50 €-ko kostu gehigarria egongo da sare sozialetako publizitate-kanpainen kudeaketagatik (kostu horrek ez du publizitate-inbertsioa barne).

 

Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu elkarteko telefonora: 94 430 55 00 edo idatzi info@getxoenpresa.com helbide elektronikora.

Inscripción - Plan de Mejora del negocio / Negozioaren hobekuntza-plana

*Déjenos sus datos en el presente formulario y le contactaremos lo antes posible. Utz iezaguzu zure datuak imprimaki honetan lasterren harremanetan jartzeko.

 

×
×