Networking: enpresa elkartuak
HELBURUA
Elkartearen parte diren negozioei topagune bat eskainiko zaie, kasu batzuetan elkar ezagutzeko eta beste batzuetan harreman pertsonala eta komertziala mantendu edo estutzeko aukera izan dezaten, komunitatea sortzeko eta bazkideen artean erosi edo kontsumitzea eta haien arteko sinergiak aprobetxatzea sustatzeko.
EZAUGARRI NAGUSIAK
“Negozio elkartuen sare” bat sortu nahi da. Urtean zehar, sarean parte hartzen dutenek Elkartearen egoitzan bilduko dira, aldizka, eta gero eta kide gehiago izatea bilatuko da:
Urtean zehar 3 topaketa antolatuko dira. Horietako bakoitzean dinamikak egingo dira, bertaratutakoek elkar ezagutzeko, harremanetan jartzeko, negozioak egiteko eta esperientziak partekatu ditzaten: hausnarketarako gune komun bat izango da.
Lehenengo topaketa 14:00etatik 16:00etara izango da, baina bertaratutakoen artean ordutegiaren egokitasuna eztabaidatuko da eta proposamenak aztertuko dira hurrengo topaketetan gehiengoak adostutakoa aintzat hartzeko.
Topaketak egun hauetan egingo dira:
- 1. topaketa: martxoak 25, asteartea
- 2. topaketa: maiatzak 20, asteartea
- 3. topaketa: urriak 21, asteartea
Talde-dinamiken proposamenak: topaketa bakoitzean hainbat dinamika egingo dira, bertaratuek elkar ezagutzeko eta harremanak sor ditzaten.
Gainera, bertaratutakoei beren enpresa-txartelak ekartzeko eskatuko diegu, gainerako ordezkariei emateko, eta parte-hartzaile bakoitzari bere enpresaren identifikazio-txartel bat emango diogu, arropan jartzeko. Elkartearen talde teknikotik, bertaratzen diren negozioen ordezkariak harremanetan jartzen saiatuko gara jardueraren helburua lortzen saiatzeko.
Parte-hartzaileei agape txiki bat (pintxoak + edaria, dagokion ordutegira egokitua) eskaintzea proposatzen da.
Pertsona bakoitzak aukeratutako formatuaren arabera (gosaria, luntxa edo askaria) hartuko du parte topaketa bakoitzean, baina inoiz ez dira 12 €+BEZ baino gehiago.
1.topaketaren parte hartzaileak:
Enpresa | Helbidea | Telefonoa | Web orria |
---|---|---|---|
GAURKO | JUAN BAUTISTA ZABALA, 9 · 48991Getxo | 944607084 | |
PANTALLAS ARTESANAS J46 | AVDA SALSIDU ET 12 · 48991Getxo | 944308107 | http://www.pantallasartesanas.com |
YAKYAK MARKETING SOLUTIONS | AVDA ZUGATZARTE ET, 20 BAJO IZQ · 48930Getxo | 658880457 | http://www.yakyak.tv |
NENES | PUENTE ZUBIA, 8, 48930, Las Arenas-Areeta, GETXO · | 944637383 | http://www.nenes.eu |
CORPO | GOBELA, 25 · 48930Getxo | 946548787 | |
FOTO RICARDO | AVDA ALGORTA ET 110 · 48993Getxo | 944 60 32 48 | http://www.fotoricardo.es |
HALCON VIAJES | CLUB, 3, 48930, LAS ARENAS-areeta, GETXO · | 944632233 | |
MANI PEDI BELLEZA INTEGRAL | URQUIJO, 15 · 48930Getxo | 846665492 | |
EUROSIGNO | TXAKURSOLO, 23 · 48992Getxo | 944304085 | http://www.eurosigno.com |
SOFTOUCH CLINICA MEDICA | NOVIA SALCEDO, 3 · 48930Getxo | 649260123 | http://www.softouchclinica.com |
AM INTERIORISMO | BIDEBARRIETA, 2 · 48930GETXO | 946548903 |