Publizitatea - Getxo Enpresa

Publizitatea

Ospea eta bereiztea lortzea, eta gure enpresetan kontsumitzea sustatzea

Publizitatea enpresentzako oinarrizko marketineko erreminta bihurtuz joan da, eta baztertu egin behar da jadanik publizitatea konpainia handien kontua bakarrik dela esatearen topikoa. Batzuetan aurrekontu mugatuetatik abiatu beharra izaten bada ere, helburuzko publikoa eta helburuak nolakoak diren argi izanez gero, gure premien neurrira egindako kanpaina bat diseina daiteke.

Udalerriko enpresei zuzentzeko premia baldin badugu, Getxo Enpresan erabilgarri ditugu publizitate tarteak dituen euskarri batzuk. Enpresak –bazkidetuak eta bazkidetu gabeak–, baita erakunde publikoak ere, interesgarriak diren prezioetan publizitatea jar dezakete aipatutako euskarri horietan. Honako hauek dira publizitate euskarriak:

Web ataria

GE-en web atariak bide zuzena, modernoa eta eraginkorra eskaintzen dio zure enpresari Getxoko enpresen eta beren bezeroekin konektatzeko.

  • Ale kopurua: Bannerak webaren home-an egongo dira.

  • Banner mota eta tamaina: txikia (180*60 ppp), ertaina (180*120 ppp) eta handia (180*180 ppp).

Informazio eskatu >

Agenda-dietarioa

GE-en Agenda-Dietarioarekin, enpresa elkartuek eta babesle publiko eta pribatuek urtean zehar beren zereginak antola dituzte.

  • Ale kopurua: 500

  • Banner mota eta tamaina: orrialde laurden (7,2*10,8 cm.), orrialde erdi (15,5*10,8 cm.) eta orrialde osoa (15,5*22,5 cm.).

Informazio eskatu >

Urteko memoria

Urteko Memoria, zure enpresa Getxoko enpresekin konprometituta daudela adierazteko argitalpena.

  • Ale kopurua: 600

  • Banner mota eta tamaina: orrialde erdi (12x21cm) eta orrialde osoa (24x21cm).

Informazio eskatu >

×
×