Elkartekideei sare sozialak kudeatzeko zerbitzua - Getxo Enpresa
Elkartekideei sare sozialak kudeatzeko zerbitzua
Zerbitzu honen helburua da, zerbitzua jasotzeko interesa duten negozio elkartuak kudeatzea, eta ondorioz, laguntza ematea sare sozialak kudeatzearen bidez.
Zerbitzuaren ezaugarri nagusiak hauek dira:
- Elkarteak teknikari aditu baten eskutik, hiru hilabetez,zerbitzua jasotzeko interesa duten negozio elkartuetako sare sozialen kudeaketa egingo dugu, osorik.
- Negozio bakoitzaren sare sozialetako profilak kudeatuko dira.
- Zerbitzua egikaritzeko faseak.
- Parte hartzen duen negozio bakoitzarekin aldez aurreko bilera bat egingo dugu negozioa ezagutzeko, eta sare sozialen bidez zer hedatu nahi duten jakiteko (zer mezu mota, zein material duten eskura, etab.).
- Ondoren, komunikazio plan bat diseinatuko dugu negozio bakoitzerako, argitalpenak zein egunetan egingo dituzten eta argitalpen horiek zein motatakoak eta zein eduki izango duten zehazteko. Negozioak berak oniritzia emango dio guk proposatzen diogun komunikazio plan horri.
- Hurrengo fasean, negozio bakoitzak argitalpenetan erabil ditzakeen irudiak, testua, promozioak, etab. jasoko dira.
- Negozio bakoitzak, astean, bospasei argitalpen egingo ditu, gehienez, eta egunero, parte hartzen duten negozioen sare sozialak kudeatuko ditugu, iruzkinei erantzuteko, like kopurua aztertzeko, estatistikak ikusteko, etab.
- Hilabetero negozio parte-hartzaile bakoitzaren txosten bat sortuko dugu, argitalpenen datuekin.
- Negozio bakoitzaren sare sozialak kudeatzen bukatu ondoren, amaierako bilera bat egingo dugu bakoitzarekin balorazioa egiteko eta jarraibideak emango dizkiegu sare sozialak bere kabuz kudeatzen jarrai dezaten.
Parte-hartzea:
• Gure elkartea osatzen duten merkataritza-negozioak, ostalaritza-negozioak eta zerbitzu-enpresak.